Info
Leitzako jaietan ere aritu ginen behin saioa eskaintzen. Ederra da Leitzako herria. Azken orduko kontua izan zen, herriko plazan iragarri zutena ezin egin eta ordezko bezela deitu ziguten. Baiezkoa erraz ematen genuen eta zoritxarrez, kasu honetan ez genuen guk nahi bezalako saioa prestatzeko denbora eduki. Daddy Jeff eta biok joan ginen abenturara.

Egia esan, herriko plaza haundia geratu zitzaigun biontzako. Gure soinu ekipoak ere bere mugak zituen eta ez genuen argiztapenik. Hala ere, saioa ahal bezain txukunen egiten saiatu ginen.

Eskerrik asko antolatzaileei eta Leitzako herritar jatorrei.